Tasa bat ordaindu beharko da aurrerantzean, udaltzainen atestatua bidaltzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abe. 3a, 15:52

Udaltzaingoak egiten dituen atestatuen zerbitzua arautu egin du Azkoitiko Udalak. Hala, atestatua bidaltzeko tasa bat ordaindu beharko dute hala eskatzen dutenek aurrerantzean. Idazkaritzak argitu duenez, atestatuko «interesatuek» hartu beharko dute bere gain zerga berria. Zerbitzua jasotzen dutenek 49,74 euro ordaindu beharko dute. Kopuru hori kostatzen zaio udalari atestatuak bidaltzea. Ordenantza gauzatzeko zuzeneko eta zeharkako kostuak hartu ditu kontuan udalak. Hala, udalak adierazi du udaltzainen kostua orduko 24, 87 eurokoa zela aurreko urtean. Atestatuak bidaltzeko bi ordu behar izaten dituzte. Beraz, iazko zenbakiak erreferentziatzat hartuta, zerbitzuak ia berrogeita hamar euroko kostua du. Ordenantzan hala jasotzen denez, zerga ordaindu behar dutenen artean ez da obaririk ezarriko. Bildu eta Azkoitia Bai koalizioen aldeko botoekin onartu zen joan zen ostegunean ordenantza berria. EAJ alderdia abstenitu egin zen, eta PSE-EEk kontra bozkatu zuen. «Tasa bat gehiago da hau, eta ez dugu uste une egokia denik tasa berriak ezartzeko», adierazi zuen Miguel Reimundezek, Azkoitiko Udaleko PSE-EEko zinegotziak. Azkoitiko Udalbatzak behin-behinean onartu du tasa berria. Hogeita hamar egunez jarriko dute jendaurrean, eta herritarrek erreklamazioak egiteko aukera izango dute epe horretan, udaletxeko sarrera erregistro orokorrera joanda. Ondoren, behin betiko onartu, eta indarrean jarriko dute ordenantza. Genero indarkeriaren aurka Azkoitiko Udalak, bestetik, emakumeenganako indarkeriaren kontrako adierazpen instituzionala onartu zuen. [...]

Udaltzaingoak egiten dituen atestatuen zerbitzua arautu egin du Azkoitiko Udalak. Hala, atestatua bidaltzeko tasa bat ordaindu beharko dute hala eskatzen dutenek aurrerantzean. Idazkaritzak argitu duenez, atestatuko «interesatuek» hartu beharko dute bere gain zerga berria.
Zerbitzua jasotzen dutenek 49,74 euro ordaindu beharko dute. Kopuru hori kostatzen zaio udalari atestatuak bidaltzea. Ordenantza gauzatzeko zuzeneko eta zeharkako kostuak hartu ditu kontuan udalak. Hala, udalak adierazi du udaltzainen kostua orduko 24, 87 eurokoa zela aurreko urtean. Atestatuak bidaltzeko bi ordu behar izaten dituzte. Beraz, iazko zenbakiak erreferentziatzat hartuta, zerbitzuak ia berrogeita hamar euroko kostua du.
Ordenantzan hala jasotzen denez, zerga ordaindu behar dutenen artean ez da obaririk ezarriko. Bildu eta Azkoitia Bai koalizioen aldeko botoekin onartu zen joan zen ostegunean ordenantza berria. EAJ alderdia abstenitu egin zen, eta PSE-EEk kontra bozkatu zuen. «Tasa bat gehiago da hau, eta ez dugu uste une egokia denik tasa berriak ezartzeko», adierazi zuen Miguel Reimundezek, Azkoitiko Udaleko PSE-EEko zinegotziak.
Azkoitiko Udalbatzak behin-behinean onartu du tasa berria. Hogeita hamar egunez jarriko dute jendaurrean, eta herritarrek erreklamazioak egiteko aukera izango dute epe horretan, udaletxeko sarrera erregistro orokorrera joanda. Ondoren, behin betiko onartu, eta indarrean jarriko dute ordenantza.
Genero indarkeriaren aurka
Azkoitiko Udalak, bestetik, emakumeenganako indarkeriaren kontrako adierazpen instituzionala onartu zuen. Indakeriari aurre egiteko politika osoak
gauzatzeko konpromisoa hartu zuen, eta horretarako «plan
estrategikoa» garatuko dute.
Hala nola, tratu txarrei aurre egiteko eta emakumeei zuzendutako programa guztietako aurrekontuak mantenduko dituztela adostu du Azkoitiko Udalak, baita hezkidetza eta sexu aholkularitza programa ere. Genero indarkeriaren aurkako protokoloa osatuko dutela ere berretsi du
udalak. Urte bukaerarako da egiteko.
Zinegotzi berriak
Jexux Oteizak eta Ana Albizurik Bilduko eta Azkoitia Baiko zinegotzi kargua hartu zuten, hurrenez hurren, osteguneko udalbatzarrean. Oteizak Jon Juaristiren lekua hartuko du, eta Albizurik, berriz, Ana Zubizarretarena.
Juaristik eta Zubizarretak
joan zen urrian utzi zuten
kargua, arrazoi pertsonalak medio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide