HARA! Alazne Apalantza nortasun feministaz aritu da 'Deskodifikatu' podcastean

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Martxoaren 8aren bueltan, nortasun feminista izan dute hizpide saioan, Nerea Alias kazetariak gidatuta. Lau emakume aritu dira gai horren bueltan solasean: Olatz Salvador musikaria, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Alazne Apalantza fisioterapeuta eta Maider Galardi F. Agirre kazetaria eta ikerlaria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Deskodifikatu podcastean parte hartu du Alazne Apalantza errezildarrak. Hain zuzen ere, Martxoaren 8aren bueltan, nortasun feminista izan dute hizpide saio horretan, Nerea Alias kazetariak gidatuta. Lau emakume aritu dira gai horren bueltan solasean: Olatz Salvador musikaria, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Alazne Apalantza fisioterapeuta eta Maider Galardi F. Agirre kazetaria eta ikerlaria.

Berdintasunari eta feminismoari lotutako hainbat gai jorratu dituzte podcast horretan lau solaskideek. Hemen ikusi eta entzun daiteke saioa osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide