Guka aplikazioa sortu dugun tresna berria da. Edonork jaisteko aukera izango badu ere, bazkideei bideratutako tresna modura sortu dugu. Lau atal nagusi ditu aplikazioak: kazetaritza edukiak, agenda, Aterpe (merkatarien erakusleiho digitala) eta Gukakideen txokoa.

Guka aplikazioa, gure hedabideak bezalaxe, zero kilometroko aplikazioa da: euskara hutsean sortuta dago, tokiko edukiekin, eskualdean egingo diren ekitaldiekin osatutako agendarekin, gure merkatari eta ostalarien eskaintzarekin eta gure komunitatearen parte diren bazkideekin. Bertako kazetaritza landuz, euskara bultzatzeko eta indartzeko aukera dugu.

Honako hauek dira bazkideen eskura jarri nahi izan ditugun funtzionalitate nagusiak:

  • Guka hedabideek sortutako edukiak gailu batean eskuragarri izango dira.
  • Norberak nahi dituen herri eta gaien araberako edukia aukeratu ahal izango du.
  • Gukakideek beren txokoa izango dute:
    1. Gukakide txartela.
    2. Bezero arretako kanala intzidentziak zuzenean bidali ahal izateko.
    3. Argitalpenak digitalean irakurtzeko aukera.
    4. Eduki zehatzak gordetzeko aukera, beranduago irakurtzeko edo edozein momentutan eskuragarri izateko.
    5. Zozketak eta lehiaketak.
    6. Abantailak: deskontu sarea.
  • Momentu oro eguneratuta egongo den agenda eskuragarri izango da, Urola kosta bailarako ekitaldi guztiekin.
  • Aterperekin, Urola kostako merkatari eta ostalarien erakusleiho zabalena sortu dugu herritarrentzat.
    1. Merkatariek beraien orrialde propioa izateko aukera dute.
    2. Eskaintzak (produktu eta zerbitzu zehatzak) igotzeko aukera izango dute, beraiek zuzenean eta nahi duten momentuan.
    3. Ostalariek beraien eskaintza erakusteko modua dute.

Aukera horiez guztiez gozatu ahal izateko, ezinbestekoa da Gukakide izatea. Oraindik ez bazara eta izan nahi baduzu, bide ezberdinak dituzu. Bidali mezua bazkide@ukt.eus posta elektronikora, edo Gukaren webgunean edo aplikazioaren bidez ere kide egin zaitezke.

Hala ere, aplikazioaren egungo bertsioa abiapuntua besterik ez da. Gure asmoa egunez egun garatzen joatea da, tresnak aukera gehiago eskain ditzan. Zuk ere ekarpenen bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Guka aplikazioa erabiltzen hasteko pausoak:

  1. Aplikazioa Google Play-tik ala Apple Store-tik deskargatu: Apple Store eta Google Play plataformetan
  2. Erregistratzea beharrezkoa da.
  3. Dagoeneko Gukako erabiltzailea bazara, datu horiekin hasi behar duzu saioa. Bestela kontua sortu behar duzu.
  4. Pasahitza ahaztu baduzu, “pasahitza berreskuratu”
  5. Bazkide bazara, erregistratzen zarenean, zure datuak eta abantaila guztiak eskuragarri izango dituzu. Esaterako, Gukakide txartela, bazkidetzaren araberaberako argitalpenak, zozketak eta deskontu sarea esku-eskura izango dituzu. Bazkide ez bazara, ezingo duzu Gukakide txokoko abantaila horietaz gozatu.