Enpresa honetan elektromekanika-lanak egiten ditugu, eta ekipo eta makina desberdinak konpontzen eta mantentzen ditugu. Irtenbide teknikoak eskaintzea da gure helburua, denak behar bezala eta modu seguruan funtziona dezan.
Lantegian sistema elektrikoak eta mekanikoak mantentzeko, konpontzeko eta instalatzeko lanak egiten ditugu. Gainera, saiatzen gara beti hurbileko zerbitzu profesional bat eskaintzen, bezeroei laguntzeko arazo teknikoren bat dutenean edo aholkularitza behar dutenean. Norbaitek horrelako lanak egiteko laguntza behar badu, guregana jo dezake eta gustura lagunduko diogu.