1999az geroztik, Itxas-Lur tabernak kalitate gorena eskaintzen die bere bezeroei produktuari dagokionez, baita instalazioen segurtasuna eta erosotasunari ere. Kalitate Turistikoaren Konpromisoarekin, bezeroen gogobetetasuna bermatzen duen ziurtagiri ofizialarekin, Itxas-Lurrek bezero ugari ditu probintziako hainbat herrietatik datozenak.
Oro har, kirolzaleentzako bilgune atsegina da gure taberna, beti kirol-giroa ezin hobea bait dugu. Topaleku gisa, era guztietako bilerak antolatzen dira, telebistan ematen diren hainbat kirol-ekitaldiren aurrean: futbola, tenisa, etab.
Terraza zabal bat, kanpoko berogailuekin eta olana handi batekin, aire zabalean arreta jaso nahi duten lagun guztien erosotasuna ahalbidetzen du, baita eguraldi txarra egiten duenean ere. Lokalaren parean dagoen haur-parke bati esker, familiako haurrek ere aisialdirako leku aproposa dute.
Lehengaia mimatzen dugu, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio bikaineko etxeko sukaldaritzarekin eta bezeroen eskaripeko eskaerei arreta bereziarekin. Sasoiko produktuak erabiltzen dira, eta plater ederrak, produktu freskoak, patata eta kroketa naturalak. Ogi batek, beti laberatu berria, etxerako bereziki egindako orea daramana, guztien gozamena eragingo du.
- Eguneko menua
- Asteburuko menua
- Ogitartekoak
- Plater-konbinatuak
- Entsaladak
- Errazioak
- Hamburgesak eta sandwichak