Irati Idiakez snowboarderrak urrezko domina lortu du Munduko Kopako lehen proban

Intza Trula

Irati Idiakez atzo, Munduko Kopako lehen proban. (Utzitakoa)

Banked slalom modalitatean nagusitu zen atzo getariarra, Landgraafen (Herbehereak). Gaur jokatuko du snowboard egokituko Munduko Kopako bigarren saioa.

Bi Kristalezko Globo eskuratuta agurtu zuen pasa den denboraldia Irati Idiakez snowboarderrak, eta aurtengo denboraldia ere ezin hobeto abiatu du: urrezko domina lortu zuen atzo getariarrak, snowboard egokituko Munduko Kopako lehen proban. Landgraafen (Herbehereak) jokatu zuten txapelketa, eta banked slalom modalitatean lehen postuan sailkatu zen.

37 segundo eta 76 ehuneneko besterik ez zituen behar izan pista jaisteko eta helmuga zeharkatzeko. Hau da, bigarren sailkatu zen Emke Vaessen baino ia lau segundo lehenago heldu zen, 41 segundo eta 46 ehuneko denbora egin baitzuen hark.

Bi eguneko iraupena du Munduko Kopak, eta, beraz, gaur jokatuko dute txapelketako bigarren jardunaldia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide