Getariako Udal Liburutegia itxita egongo da arratsaldean, ipuin kontaketa bat dela eta. Hain justu ere, 16:30etik 17:45era ezin izango da erabili liburutegia, Saroa Bikandi hezitzaile eta ipuin kontalariak Azalerako ipuinak kontaketa eskainiko duelako bertan.
Familiek 0 eta 3 urte bitarteko haurrekin gozatzeko saioa izango da. Jardueraren helburua izango da ipuinen eta kontakizunen bidez irakurzaletasuna eta irudimena sustatzea.