Gure Txeru elkartea batzorderako jende bila dabil

Intza Trula

Gure Txeru dantza taldeko bi kide, emanaldia eskaintzen. (Guka)

Ekitaldiak eta jarduerak antolatzen jarraitzeko herritarren laguntza behar duela jakinarazi du elkarteak. Interesa duen orok txerugetaria@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Getariako Gure Txeru elkarteak batzordea osatzeko kideak behar dituela jakinarazi du. Horregatik, herritarrei zuzendu zaie, eta taldean parte hartzera animatu ditu.

Urtean zehar ekitaldi eta jarduera ugari antolatzen ditu Gure Txeruk Getarian: hala nola euskal pilotako ikastaro eta txapelketak, futbito txapelketa, euskal dantza ikastaroak, josteko ikastaroak, Olentzeroren etorrera...

Hori horrela izanik, batzordera batzeko interesa dutenek txerugetaria@gmail.com helbidera mezua bidal dezakete. Kide berririk aurkeztuko ez balitz, Gure Txeruk jakinarazi du batzar orokorra deitu beharko dutela abenduaren 4an, "elkartearen etorkizuna eta, beraz, antolatzen diren ekitaldien etorkizuna mahai gainean jartzeko".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide