Getariako bandak musikaz bete du eliza Santa Zezilia egunean

Julene Sorarrain

Getariako Musika Bandak Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertu berezia eskaini du Salbatore Deunaren elizan. Errepertorio anitzarekin, herritarrek musikaz gozatzeko aukera izan dute.

Santa Zezilia eguna da gaur, musikarien eguna, eta Getariako Musika Bandak dakien bezala ospatu du hitzordua. Horretarako, errepertorio zabala prestatu du, estilo askotako piezak bilduz. Espero bezala, goraino bete dira Salbatore Deuna elizako eserlekuak, eta herritarrek gustura entzun dituzte bandaren doinuak.

Eneritz Jauregiren zuzendaritzapean, honako pieza hauek interpretatu dituzte: El sitio de Zaragoza (C. G. Martin), Mountain Moments (C. C. Neeley), Baldorka (P. Lertxundi eta M. de F. B. Esteban), 1812 (P. I. Tchaikowsky) eta Glenn Miller in Concert.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide