Kontzertuak eta DJ saioa antolatu ditu Grakak larunbaterako

Intza Trula

Garraio musika taldea, entsegu gela batean. (Garraio)

Braun taldeak bere disko berriaren aurkezpena egingo du 18:00etan, eta ondoren Garraio taldearen txanda izango da. Arratsaldea amaitzeko, i.ra.i DJak saioa eskainiko du. Katrapuna plazan izango dira emanaldiok.

Larunbat arratsalde animatua antolatu du Graka Getariako musika kolektiboak: bi kontzertu eta DJ saio batez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. 18:00etan hasiko da lehen kontzertua Katrapuna plazan, eta 22:00ak arte iraungo du festak.

Hain justu ere, arratsaldeari ekiteko, Braun taldeak bere disko berriaren aurkezpena egingo du, eta ondoren Garraio taldearen txanda izango da. Azkenik, i.ra.i DJak plaza girotuko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide