AEKalean ekimenaren eskutik, antzerkiaz eta erromeriaz gozatzeko aukera izango da larunbatean

Enara Ariznabarreta

Eingo erromeria taldea. (Lore Bengoetxea Busturialdeako Hitza)

Supituki antzerki konpainiak antzerki inprobisatuko saioa eskainiko du 10:30ean Berdura plazan, Era berean, 12:30ean, EinGO taldeak erromeria doinuz jantziko du plaza, herritarren gozamenerako.

AEKalean duela urte batzuk jarri zuen martxan AEKk, eta urtero egun batez ekintzaren bat egin izan dute ordutik Zarautzen. Orain, baina, egitasmoa eskualde osora zabaltzea erabaki dute, eta txandaka, urtero herri batean elkartuko dira. Iaz Orion izan zen, eta aurten, Getarian jarri dute hitzordua. 

Urola Kostako AEKak hainbat jarduera antolatu ditu larunbat honetarako, hilak 21,, euskaltegietako ikasleak, mintzalagunak eta herritarrak biltzeko helburuz. Goizean zehar, Berdura plazan hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da. 10:30ean hasita, Supituki antzerki konpainiak antzerki inprobisatuko saio bat eskainiko die herritarrei. 12:30ean, berriz, EinGO taldeak erromeria doinuz jantziko du plaza, getariarren gozamenerako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide