Santa Zezilia, musikarien eguna, izango da azaroaren 22an, eta Pepita Enbil musika eskolako ikasleek, urteroko legez, emanaldia eskainiko dute ospakizun horren bueltan.
Kontzertua bihar izango da, asteartearekin, 18:00etan Iturzaeta Herri Eskolako aretoan, eta musika eskolakoek ikasturtean zehar landutako lana taularatuko dute, hainbat musika tresnaren bidez. Sarrera doakoa da eta herritar guztiak gonbidatuta daude emanaldira.