Eguraldi grisari margolan koloretsuekin erantzun diote gaur goizean Getarian. Tonpe guraso elkarteak antolatuta, Pintura Eguna ospatu dute, eta hainbat txokotan banatuta eta teknika ezberdinak erabiliz, herriko margolari txikiek pieza ikusgarriak sortu dituzte.
Eguraldiaren ondorioz, jarduera herriko plazatik Berdura Plazara lekualdatu behar izan dute. Dena den, hori ez da inolako oztopoa izan, eta herritar ugari bertaratu dira parte hartzera.
(Argazkiak: utzitakoak)