Tonpe Getariako guraso elkarteak eta udalak Pintura Eguna antolatu dute iganderako. 11:00etatik 13:30era bitartean izango da, herriko frontoian. Hala, bertaratzen diren herritarrek teknika ezberdinak erabiliz piezak margotzeko aukera izango dute.
Hainbat txokok osatuko dute Pintura Eguna: txoko batean Frida Kahloren teknika erabiliz margotuko dute; bigarren mahai batean Pablo Picasso izango dute erreferente; hirugarrenean Joan Miro artistaren teknika jarraituko dute; eta, beste batean,Vincent van Gogh izango dute oinarri.
Tonpek jakitera eman duenez, eguraldi txarra egingo balu Berdura Plazara lekualdatuko lukete ekimena.