Getaitri Getariako triatloi klubak batzarra egingo du bihar, larunbata, 11:00etan. Zarautz Jauregian izango da informazio saioa, hain zuzen ere.
Getaitrik, dagoeneko taldean dagoen jendea ez ezik, datorren denboraldian klubean egoteko interesa izan dezakeen oro animatu dute saiora. Izan ere, informazio praktikoa emango dute bertan, eta herritarren galderak eta zalantzak ere argituko dituzte.
Klubean izena emateko getaitri@gmail.com helbidera mezua bidali behar da, ondorengo datuak zehaztuz: izen abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, kontu korronte zenbakia eta federatu ala Getaitri lagun izango den. Inskripzioa egiteko azken eguna azaroaren 22a da.