Gogotik ospatu dituzte San Martin jaiak Getariako Askizu auzoan. Pasa den ostiralean ekin zioten festari, eta lau egunez, jende ugari bertaratu da auzora, mus txapelketa jokatzeko, erromerian dantza egiteko edota herri kirol erakustaldia aurrez aurre ikusteko.
Egitarauaren barruan, atzo ospatu zuten hitzordu handia: San Martin eguna. Gazte Alaiak txistulari taldeak itzartu zituen auzotarrak, eta eguerdira arte, txakolin dastaketa egiteko aukera izan zuten giro ezinhobean.
(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta).