Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira hilaren 29an. Horri lotuta, ekitaldia antolatu du Getariako EH Bilduk biharko: Getarian posible egin lelopean, 19:00etan hasiko dute saioa, Zarautz jauregian.
Bertan, EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkari eta legebiltzarkide Arkaitz Rodriguez eta Getariako alkatea Haritz Alberdi ariko dira hizketan. EH Bilduren esanetan, "hauteskunde horiek aukera dira Euskal Herriaren ahotsa Madrilen indartzeko eta Getariaren eta getariarren beharrak defendatzeko ere". Hala, koalizioaren aldarrikapenak ondorengoak izango dira: etxebizitza eskuragarria, soldata eta pentsio duinak, bizitzaren garestitzeari aurre egitea eta zerbitzu publiko sendoak ezartzea.
Hori horrela izanik, EH Bilduk dio helburu "garbia" duela: "Herritarren eskubideak bermatzea eta eguneroko bizitza hobetzeko erabakiak hartzea". Bide horretan, koalizioak herritar guztiak animatu ditu biharko saiora gerturatzera.