'Festina Lente' izeneko diskoa kaleratu du Eñaut Elorrietak

Intza Trula

Eñaut Elorrieta, gitarrarekin. (Utzitakoa)

Bere bakarkako ibilbideko laugarren albuma da, eta hamar abestik osatzen dute diskoa. The National taldeko hainbat musikarik parte hartu dute proiektuan.

Eñaut Elorrieta Getariako bizilagunak bere bakarkako ibilbideko laugarren lana aurkeztu berri du: Festina Lente. Hamar abestiz osatutako disko horretan, "intimismotik energia kolektibora" egiten du bidea musikak.

Gainera, Elorrieta ez da bakarrik egon azken proiektu horretan; izan ere, The National taldeko hainbat musikarik parte hartu dute bai ekoizpenean eta bai grabaketan ere. Hain justu, Bryce Dessner, David Chalmin, Benz Lanz eta Raphael Seguinier izan ditu ondoan.

Plataforma digitaletan entzungai dago diskoa, eta abenduaren amaieran abiatuko du haren aurkezpen bira. Kontzertu horietan azken hiru hamarkadetako hainbat abesti ere interpretatuko ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide