Askizu auzoak aisialdirako eta jolaserako espazio berria inauguratu du jada. Getariako Udalak 2026ko aurrekontu parte hartzaileen prozesuan jaso zuen berdegunea eraberritzeko auzotarren eskaera, eta, hamar eguneko lanaren ostean, eremua "auzoko bizilagunen topaketak sustatzeko espazio" bihurtu dute.
Zehazki, egurrezko plataforma bat, haur jolasetarako elementuak eta hiru mahai jarri ditu udalak bertan, eta mahaietara iristeko pasabide bat ere ezarri du. Horrez gain, erakundeak aurreratu du zuhaitz eta zuhaixka berriak landatuko dituela udaberrian, "ingurune berdearen izaera indartzeko".
Udalak jakitera eman duenez, proiektuaren aurrekontua 33.855,38 eurokoa izan da, BEZa barne.
