Munduko jatetxerik onenetako bat da Getariako Elkano jatetxea. Horrela dio The World’s 50 Best Restaurants zerrendak. Munduko jatetxerik onenak izendatzen dituzte urtero lista horretan, eta Elkano 33. postuan agertzen da aurten.
Elkano jatetxea 2019tik urtero agertu da zerrenda horretan, eta bere posturik hoberena 16.a izan da: 2021ean, 2022an eta 2024an lortu zuen postu hori.