Askizu auzoan San Martin festei ekiteko prest dira jada. Ostiraletik igandera bitartean jarduera ugari izango da auzoan, eta asteazkenean, San Martin egunez, ospatuko dute egun handia.
Hori horrela, jaiez gozatzeko datozen egunetara mus txapelketa, auzo afaria, musika eta magia ikuskizunak eta abar prestatu dituzte, besteak beste. Hain justu, hauxe da jaietarako egitaraua:
Etzi, ostirala
- 21:30. Mus txapelketa, Askizuko auzo elkartean.
Azaroak 7, larunbata
- 21:00. Auzo afaria.
- Ondoren, erromeria, Izer eta Alabierrekin.
Azaroak 8, igandea
- 11:30. Iagomagoren ikuskizuna, Askizuko frontoian.
- Jarraian, herri kirolak: Xabat Olaizola, Iñigo Zabala eta Maddi Salterain.
- Ondoren, Enbilen Pepitak musika eskolako trikitilariak eta pandero jotzaileak.
Azaroak 11, asteazkena
- 10:00. Goiz eresia, Gazte Alaiak txistulari taldearekin.
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren, txakolin dastaketa eta zozketa.