Garazi Arrulak bere lehen eleberria aurkeztuko du Getarian: Dakigun hori. Ostiral honetan, hilak 6, jarri dute hitzordua: 19:00etan hasiko da ekitaldia, Zarautz Jauregiko Talaia aretoan, hain zuzen.
"Kronika nobelatu" bezala definitzen du idazleak liburua, eta komunitate sektario batean sartu den Idoiaren bizi ibilbidea eta aztarnak arakatzen ditu. Txalaparta argitaletxearekin kaleratu du eleberria Arrulak, pasa den urrian.