UEMAk sortu berri duen Esnatu dinamika aurkeztuko dute bihar Getarian. Euskarak arnasguneetan eta udalerri euskaldunetan bizi duen egoerak kezkatuta sortu zuten dinamika da, eta, hain justu ere, haren helburuen artean daude eragileak ahalduntzea eta datuei buelta ematea.
UEMAk, Getariako Udalak eta Artzape Euskaltzaleon Plazak antolatu dute biharko saioa. Hain justu ere, 18:30ean hasiko da aurkezpena, Zarautz Jauregiko Talaia aretoan. Esnatu dinamikaren lehen aurkezpen ofiziala apirilean egin zuten, Orion.