Igande honetan jokatuko dute 61. Behobia-Donostia lasterketa ospetsua, eta urtero legez, herritar ugarik parte hartuko du hitzorduan. Lasterketarako joan-etorria errazteko asmoz, autobusa antolatu dute Getariatik.
Hori horrela, autobusa erabili nahi dutenek Sahatsaga kiroldegira jo beharko dute izena ematera. 12 euro balioko ditu joan-etorriak, eta ordainketa autobusean bertan egin beharko da, lasterketaren egunean. Igandean, autobusa 07:40ean aterako da Getariako geltokitik.