Herritarrek horrela eskatuta, Getariako Udalak adinekoentzako dantzaldia antolatu du igande honetarako, hilaren 8rako. Erakundearen esanetan, hitzorduaren helburua da adinekoei dantza egiteko eta musikaz gozatzeko aukera eskaintzea, baina saioa adin guztietako herritarrei zuzendua dago.
Dantzaldia Berdura Plazan izango da, 17:30etik 19:30era, Joxe Mendizabal musikariaren eskutik. Estilo ezberdinetako abestiak joko ditu taula gainean Mendizabalek, adin eta gustu guztietara moldatua izango baita saioa.