Oiasso Kamerataren harizko kontzertuaz gozatu dute hainbat herritarrek

Maddi Txintxurreta

Bizitzaren harian izeneko emanaldia eskaini du Irungo (Gipuzkoa) orkestrak Salbatore Deuna elizan.

Irungo harizko orkestrak, Oiasso Kameratak, Bizitzaren harian harizko kontzertua eskaini du Getariako Salbatore Deuna elizan, eta dozenaka herritarrek gozatu dute biolinen eta biolontxeloen doinuez.

Lehengo eta gaur egungo euskal konpositoreen obrak aurkeztu dituzte oholtzan, Aitzol Iturriagagoitia biolin jotzailea eta Amaia Iturriagagoitia eta Irati Juan abeslari gazteen laguntzarekin. Tomas Ruti zuzendariaren gidaritzapean izan dira guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide