Gure Txeru elkarteak batzordekideak behar ditu

Intza Trula

Gure Txeru dantza taldearen emanaldia, San Isidro festetan. (Intza Trula)

Ekitaldiak eta jarduerak antolatzen jarraitzeko herritarren laguntza behar du elkarteak. Interesa dutenek txerugetaria@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Getariako Gure Txeru elkartea herritarrei zuzendu zaie, eta batzordean parte hartzera animatu ditu. Izan ere, hainbat juntakidek kargua utziko dutela jakinarazi du elkarteak, eta, horregatik, jende berriaren bila ari dira.

Urtean zehar ekitaldi eta jarduera ugari antolatzen ditu Gure Txeruk Getarian: hala nola euskal pilotako ikastaro eta txapelketak, futbito txapelketa, euskal dantza ikastaroak, josteko ikastaroak, Olentzeroren etorrera...

Hori horrela izanik, batzordera batzeko interesa duten herritarrek txerugetaria@gmail.com helbidera mezua bidal dezakete. Zalantzak argitzeko ere bide bera erabil daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide