Azaroaren 3ra arte eros daitezke Getariako Arraun Elkartearen urteurren bazkarirako txartelak

Intza Trula

Getariako arraunlariei harrera denboraldia amaitu berritan. (Maddi  Txintxurreta)

Mende erdi bete du aurten arraun elkarteak, eta urtemuga ospatzeko hamaika ekitaldi egin dituzte urtean zehar. Azaroaren 7an izango den bazkariarekin borobilduko dute ospakizuna.

Getariako Arraun Elkarteak bazkari herrikoia antolatu du datorren larunbaterako, azaroaren 7rako. Elkarteak mende erdi bete duela eta, urte osoan zehar hamaika ekitaldi antolatu ditu herrian, eta, hain justu ere, bazkariarekin borobilduko dute ospakizun urtea.

Bazkariaz gainera, jarduera gehiago ere antolatu dituzte egun horretarako. Esaterako, goizean kirol erronka jokatuko dute, eta beste hainbat ekitaldi ere izango dira.

Hori horrela, bazkarira joan nahi dutenek Getariako Turismo Bulegoan eskura dezakete txartela, azaroaren 3ra arte. Txartel bakoitzaren prezioa 40 eurokoa da helduentzat, eta 15 eurokoa haurrentzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide