Oiasso Kamerata harizko orkestrak kontzertua emango du Getarian

Intza Trula

Oiasso Kamerata orkestra, kontzertu bat ematen. (Oiasso Kamerata)

Bizitzaren harian izeneko emanaldia eskainiko du Irungo (Gipuzkoa) orkestrak, igandean, 12:30ean, Salbatore Deuna elizan. Sarrera doakoa izango da.

Irungo harizko orkestrak, Oiasso Kameratak, Getaria bisitatuko du igande honetan, azaroko lehen egunean. 12:30ean hasita, Bizitzaren harian kontzertua eskainiko du Salbatore Deuna elizan, eta joan nahi dutenentzat sarrera librea izango da. 

Lehengo eta gaur egungo euskal konpositoreen obrak aurkeztuko dituzte oholtzan, Aitzol Iturriagagoitia biolin jotzailea eta Amaia Iturriagagoitia eta Irati Juan abeslari gazteen laguntzarekin. Tomas Ruti zuzendariaren gidaritzapean izango dira guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide