Urtero odol emaileen ekarpena aitortzeko ekitaldiak egiten dituzte herriz herri, eta Getarian hiru izan dira aurten omendu dituztenak.
Hain zuzen ere, Mari Sol Zubizarretak, Jose Mari Galdosek eta Jabier Ibarbiak jaso dute aitortza, Zubizarretak 50 eta Galdosek eta Ibarbiak 75 odol emate egiteagatik, zehazki. Hirukoteak intsigniak eta oroigarriak jaso ditu, bere ekarpena eskertzeko asmoarekin.