Hauteskunde errolda ikusgai jarri du udalak

Intza Trula

Hauteskunde batzuetako botoak, kutxan. (Guka)

Espainiako Gorteetarako bozak direla eta, hilaren 19ra arte egongo da hauteskunde zerrenda kontsultatzeko eta akatsak zuzentzeko aukera. Udaletxeko harrera bulegora jo daiteke horretarako.

Espainiako Gorteetarako bozak izango dira azaroaren 29an, eta Getariako Udalak ikusgai jarri du hauteskunde errolda. Jakitera eman duenez, urriaren 19ra arte egongo da hori kontsultatu eta, beharrezkoa balitz, akatsak zuzentzeko aukera. Hori horrela, zerrenda ikusteko interesa duen orok udaletxeko harrera bulegora jo dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide