Serigne Mansour Sy Djamil Senegalgo buruzagi erlijiosoak hitzaldia emango du Getarian

Intza Trula

Serigne Mansour Sy Djamil buruzagi erlijiosoa. (Utzitakoa)

Urola Kostako eta Gipuzkoako senegaldar komunitateak larunbaterako antolatu du hitzaldia, eta 18:00etan hasiko da, Zarautz Jauregian. Sy Djamilek erlijioen arteko elkarrizketa eta kultura desberdinen arteko bizikidetza sustatzeko helburuarekin eskainiko du saioa.

Serigne Mansour Sy Djamil Senegalgo buruzagi erlijiosoa Getarian izango da larunbat honetan, eta hitzaldia eskainiko du Zarautz Jauregian. Erlijioen arteko elkarrizketa eta kultura desberdinen arteko bizikidetza sustatzeko helburuarekin emango du saioa, 18:00etan hasita. Urola Kostako eta Gipuzkoako senegaldar komunitateak antolatu dute hitzordua, hain justu.

Senegalgo Tidiane Sufi ordenako buruzagi erlijioso, intelektual eta politiko nabarmena da Sy Djamil. Garapenerako Islamiar Bankuaren goi mailako funtzionarioa eta Senegalgo Asanblada Nazionaleko diputatu eta lehendakariordea izan zen, eta gaur egun Bakearen Aldeko Erlijioen Munduko Konferentziaren lehendakarikidea da.

Saioa irekia izango da, eta antolatzaileek "Senegalgo kultura, espiritualtasuna eta pentsamendua sakonago ezagutu nahi dituzten herritarrak eta gure herrietako arduradun politikoak" gonbidatu dituzte bertaratzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide