Musikaren erritmoan girotu dute Nazioarteko Jakien Azoka

Aiora Arriola

Hainbat herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izan da azokan, baina baita indarrak hartu eta dantza erritmo desberdinak probatzekoa ere. Egitasmoaren bosgarren edizioan lehen aldiz egin dituzte dantza ikastaroak.

Jende mordoa hurbildu da arratsaldean zehar Getariako frontoira, Artzape euskara elkarteak antolatutako Nazioarteko Jakien Azokara. Egitasmoaren bosgarren ediziora joandakoek askotariko kulturak ezagutzeko aukera izan dute. Izan ere, hainbat herrialdetako jakiak dastatzeko parada izan dute; besteak beste, Euskal Herriko, Kanadako, Australiako, Kubako, Senegalgo, Hondurasko eta Peruko jakiak dastatu ahal izan dituzte.

Horrez gain, dantzarako aukera ere izan dute bertaratutakoek, Aitor Aizpurua dantza- rakaslearen eskutik. Zumaiarrak munduko hainbat dantzaren inguruko azalpenak eskaini ditu, eta helduak zein haurrak animatu dira dantza egitera, batez ere txikienak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide