Urritik apirilera bitartean ordutegi zabalagoa izango du Getariako udal bulegoak: hain zuzen, goizez ez ezik, arratsaldez ere zerbitzua eskainiko du, 17:00etatik 19:00etara.
Hori horrela, astelehenetik ostiralera udal bulegoa irekita egongo da ohiko ordutegian, 09:00etatik 13:00etara, eta astelehenetan 17:00etatik 19:00etara ere bai. Neurri horren helburua da herritarren beharretara hobeto egokitzea, eta udal zerbitzuetarako sarbidea erraztea.