Odola emateko aukera egongo da ostiralean

Intza Trula

Pertsona bat odola ateratzen. (Pixabay)

16:30etik 20:30era izango da ateraldia, Gure Txeru elkartean. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Odol ateraldiak egingo dituzte ostiral honetan, hilak 9, Getarian. 16:30etik 20:30era izango dira, Gure Txeru elkartean. Odola eman nahi dutenek hitzordua hartu beharko dute aurretik, eta horretarako 943-00 78 85 telefono zenbakira deitu beharko da, goizez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide