Atzo goizetik iluntzera jokatu zuten Gaztetape Surf Txapelketa izen bereko hondartzan, izen hori bera daraman surf elkarteak antolatuta. Eguraldi ona lagun eta txapelketa jokatzeko olatu aproposekin, surflari asko animatu zen lehia herrikoian parte hartzera; 70 lagun, antolatzaileen esanetan.
Txapelketa goizez eta arratsaldez jokatu zen hainbat kategoriatan banatuta, eta eguerdian tartea hartu zuten urteroko paella janaz gozatzeko. Sari banaketa, berriz, iluntzean egin zuten.
Honela gelditu zen sailkapena:
Hasiberriak
- Garazi Iribar
- Andrea Hamil
- Joseba Fuentes
Surf txiki
- Nur Lasa
- Maialen Larra
- Jakes Garai
- Martin Manterola
- Aitana Esnal
- Peru Mateos
Body txiki
- Jakes Garai
- Nur Lasa
- Martin Manterola
Master
- Xabi Urdangarin
- Iñaki Ruiz
- Asier Antomas
- Ivano Balestrecci
Longboard
- Iñaki Aizpurua
- Antton Manterola
- Iñigo Herrero
- Ander Subijana
Body open
- Jon Azkue
- Ekaitz Rada
- Imanol Goiko
- Aratz Lertxundi
Open surf
- Manex Bikuña
- Ekhi Aizpurua
- Antton Manterola
- Mikel Larra
(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta eta utzitakoak)