Getarian geldialdia egingo du Mendi Tour mendiko zinema zikloak

Intza Trula

'Izarren zaunka' filmeko irudi bat. (Nagore Eceiza)

Lau film labur emango dituzte urriaren 18an, 18:00etan, Iturzaeta aretoan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena hartu beharko da.

Bilboko Mendi Film jaialdira aurkeztutako hainbat film labur emango dituzte Getarian, Mendi Tour zikloaren barruan. Hain justu, urriaren 18an eskainiko dituzte aipatu ikus-entzunezkoak, 18:00etan, Iturzaeta aretoan.

Hain zuzen, mendia eta abentura ardatz dituen ondorengo dokumental laburrak emango dituzte: Euskarazko Film Onenaren saile Izarren Zaunka; Zabalandi Saileko Aldabide; Sail Ofizialeko Un día al año; eta, Sail Ofizialeko Trango.

Sarrerei dagokienez, doakoak izango dira, baina joan nahi dutenek gonbidapenak hartu beharko dituzte. Gonbidapen horiek urriaren 7tik aurrera egongo dira eskuragarri Turismo Bulegoan. Gastatzen ez badira, emanaldiaren aurretik ere aukera izango da sarrerak jasotzeko, saioa hasi baino ordubete lehenago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide