Jolasleku berria du Iturzaetak

Eneko Eizagirre Perez

Iturzaetako jolas parke berria. (Getariako Udala)

Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Getariako Udalak. Egurrez egindako itsasontziak eta oreka lantzeko hainbat jolas elementuk osatzen dute gune berria.

Getariako Udalak Iturzaeta eskolaren atarian hainbat jolas berri jarri ditu. Horien artean, sasiakazia egurrez egindako itsasontzia da jolas nagusia. Horrez gain, oreka eta koordinazioa lantzeko egurrezko hainbat jolas elementu ere jarri dituzte bertan.

Udalak 11.998 euroko inbertsioa egin du jolasleku berri hau eraikitzeko. Aurrera begira, udalaren helburuetako bat da eskolako espazioak hobetzen jarraitzea. Modu honetan, haurren mugikortasuna eta irudimena lantzeko instalazio atseginak sortzen doa Getariako Udala.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide