Iraileko udalbatzarra egingo du Getariako Udalak datorren asteartean, hilaren 29an. 19:00etan hasiko da saioa udaletxeko pleno aretoan, eta, bertan, hainbat gai izango dituzte hizpide. Landuko dituzten gaien artean, garrantzitsuenetako bat 2027ko ordenantza fiskalena izango da. Proposamena onartu ala ez bozkatuko dute.
Horrez aparte, beste hainbat gai jorratuko dituzte: Getariako Arau Subsidiarioetako Potzuaga Gaina Eremuaren Lehentasunezko Jarduketari hasierako onespena ematea, etxez etxeko hitzarmenaren luzapena, Agitaxen tasak eta tasa turistikoak.