Getaitri triatloi klubean izena emateko epea zabaldu dute

Intza Trula

Pasa den urteko Getariako Triatloiko irudi bat. (Aritz Mutiozabal)

Izena emateko azken eguna azaroaren 22a izango da. Ikasturtea hasi aurretik informazio bilera ere egingo dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dute data zehaztu.

Getaitri Getariako triatloi klubak taldean izena emateko epea zabaldu du. Ikasturte honetan klubean parte hartu nahi dutenek azaroaren 22a bitarte izango dute inskripzioa egiteko aukera.

Izena emateko getaitri@gmail.com helbidera mezua bidali behar da, ondorengo datuak zehaztuz: izen abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, kontu korronte zenbakia eta federatu ala Getaitri lagun izango den.

Horrez gain, klubak jakinarazi du ikasturtea hasi aurretik informazio bilera bat deituko dutela. Oraindik ez dute horretarako eguna eta ordua zehaztu, baina egin bezain laster jakinaraziko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide