Esku pilota eta arrauna probatzeko aukera izango da datozen egunetan

Intza Trula

Esku pilotako pilotak. (Artxibokoa)

Esku pilota probatzeko lehen eguna gaur izango da, 17:15ean, Kiroldegian. Bigarren saio bat ere egingo dute ostegunean, ordu berean. Arrauneko ate irekiak, berriz, hilaren 21ean izango dira, 18:00etan, arraun elkartean.

Esku pilota edota arrauna probatu nahi dituzten haur eta gaztetxoek horretarako aukera izango dute datozen asteetan. Gure Txeru pilota elkarteak eta Getariako Arraun Elkarteak ate irekiak antolatu dituzte aipatu bi kirolak ezagutzera eman nahian.

Esku pilotari dagokionez, bi hitzordu zehaztu dituzte: gaur 17:15etik 19:15era izango da lehen saioa kiroldegiko pilotalekuan, eta bigarrena ostegunean izango da, ordu eta leku berean. Parte hartu nahi dutenek ez dute aurretik izena eman beharko.

Arrauna probatzeko ate irekiak, berriz, irailaren 21ean izango dira, 18:00etan, arraun elkartean. Zehaztu dutenez, 2009. urtetik 2016. urtera bitartean jaiotako haur eta gazteei zuzendutako saioa izango da. Interesa duenak elkartearen egoitzara azaldu, getariakoarraunelkartea@gmail.com helbidera idatzi edota 943-14 00 27 telefonora deitu dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide