Ikasturte berrirako ikastaroen eskaintza ezagutarazi du Getariako kiroldegiak

Intza Trula

Getariako kiroldegia kanpoaldetik. (Getaria)

Adin guztietako herritarrei zuzendutako ikastaroak eskainiko dituzte datozen hilabeteetan kiroldegian. Besteak beste, yoga, spinning, pilates eta eskalada saioak emango dituzte.

Ikasturte berriari gogotsu heltzeko asmoz, datozen hilabeteetako ikastaroen berri eman du Getariako kiroldegiak. Adin tarte guztietako herritarrentzako eskaintza izango da; hau da, haurrei, helduei zein jubilatuei zuzendutako saioak emango dituzte.

Helduen kasuan, esaterako, yoga, pilates, luzaketak, spinning eta entrenamendu funtzional eskolak emango dituzte. Jubilatuentzat, pilates, Adin-Bizi saioak eta yoga eskainiko dituzte, eta, haurrentzat, berriz, eskalada eta psikomotrizitateko jarduerak eskainiko dituzte.

Kiroldegiak jakitera eman duenez, urriko matrikula doakoa izango da. Gainera, interesa duen orok instalazioak eta ikastaroak ezagutzera joan ahal izango dituzte, urriaren 1etik aurrera, ate irekietan. Dena den, informazio gehiago jaso nahi dutenek 943-14 04 32 telefono zenbakira deitu dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide