Getariako Jubilatuen Elkarteak ikasturteko lehenengo bidaia antolatu du datorren hilabeterako. Hain zuzen ere, Extremadurara joango dira, urriaren 18tik 26ra bitartean.
Egun horietan zehar Extremadura eta Portugalgo hainbat hiri bisitatuko dituzte. Horretarako, Badajozen hartuko dute lotarako ostatua, eta handik mugituko dira ondorengo hiriak ezagutzera: Merida, Zafra, Jerez de los Caballeros, Caceres, Elvas eta Evora.
Irteeran izena eman nahi dutenek zabalik dute jada horretarako aukera, eta inskripzioa egiteko azken eguna irailaren 18a izango da.