Mikel Rodriguezek ez du jokatuko denboraldi honetan, lesio bat tarteko

Julene Sorarrain

Mikel Rodriguez futbolari getariarra, Alaveseko kamiseta jantzita, Mendizorrotzan. (Deportivo Alaves)

Jokalari getariarrak lotailu haustura duela baieztatu du Alavesek, eta horrenbestez, bajan izango da datozen hilabeteetan. 

Mikel Rodriguezek eskuineko belauneko lotailua hautsi duela baieztatu du aste honetan Deportivo Alavesek. Jokalari getariarrak osteguneko entrenamenduan izan zuen lesioa, hain zuzen ere. Halaber, Gasteziko futbol klubak nabarmendu du tratamendu kirurgikoa egingo diotela futbolariari datozen egunetan, eta lesioaren bilakaerak zehaztuko dituela sendatzeko epeak.

Uztailean jakitera eman zutenez, Rodriguezek Deportivo Alaves taldean jokatuko du 2031. urtera arte. Orain arte, Realean aritu da Rodriguez; azken denboraldietan Sansen, eta azken sasoian, Espainiako Bigarren Mailan. Orain, baina, Alavesek akordioa lortu du Realarekin hura fitxatzeko, eta hala, Espainiako Lehen Mailako talde horretan arituko da datozen bost denboraldietan. Dena den, Realak Rodriguez berriro erosteko aukera gordeko duela jakinarazi du. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide