Martxan dira Getariako Pepita Enbil musika eskola eta Gure Txeru dantza taldea, eta biek ala biek ikasturterako izen emate epea zabaldu dute. Irailaren 7a izango da inskripzioa egiteko azken eguna, hain zuzen ere.
Zehazki, musika eskolan bertan eman beharko da izena: astelehenetik ostegunera 15:45etik 18:30era egongo da zabalik, eta ostiraletan telefono bidezko arreta eskainiko dute, 10:00etatik 11:30era.
Informazio gehiago eskuratzeko, 943-14 03 37 eta 688 84 20 49 zenbakietara deitu daiteke, edota zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus eta idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus helbideetara idatzi. Halaber, ate irekiak egingo dituzte bihar musika eskola eta dantza taldea ezagutu nahi dituztenentzat.