Garbiñe Larrea adituak emakumeen zikloez eta osasun hormonalaz tailerra eskainiko du Zarautz Jauregian. Getariako Udalak antolatu du, eta datozen hilabeteetan zehar izango da. Guztira, hiru saioz osatuta egongo da tailerra.
Zehazki, irailaren 15ean, urriaren 20an eta azaroaren 17an izango dira saioak. Bi orduko iraupena izango du bakoitzak, 17:30etik 19:30era izango baitira.
Hala, parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, eta horretarako aukera zabalik dago udaletxean. Irailaren 8a izango da inskripzioa egiteko azken eguna, eta plazak mugatuak izango dira: hamabost pertsonako muga jarri dute.