Uretako puzgarrietan gozatzeko aukera izango da bihar arratsaldean moilan. Salbatore jaietan, abuztuaren 9an, bertan behera utzi behar izan zituzten, haizete handiengatik eta arazo teknikoengatik. Hain justu ere, 17:00etan zabalduko dute jolasgunea, eta sarrera librea izango da.