Nokono Asier Mendizabal musikari gipuzkoarraren proiektua da. Bakarlari moduan aritzen da, gitarra lagun duela, eta folk-pop bezalako doinuak jorratzen ditu.
Hala, musikariaren abestiak entzuteko gogoa dutenek horretarako aukera izango dute asteburu honetan, izan ere, Getarian egingo du geldialdia Mendizabalek. Hain justu, abuztuaren 23an, igandearekin, doako kontzertua eskainiko du 19:00etan, Ketarri tabernan.