Horma irudi handia, Aldamar kaleko fatxada bat dotoretzeko

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 6a

Murala margotzen Aldamar kalean. (Juan Luis Romatet)

Horma irudi handi bat margotu dute Getariako alde zaharreko eraikin bateko fatxada bat. Udalak diru partida bat bideratu du lan hori egiteko.

Getariako alde zaharrean dago Aldamar kaleko eraikin bateko fatxada horma irudi handi batekin dotoretzen aritu dira azken egunetan. Nexgraff izengoitia erabiltzen duen Nestor Otaño graffiti egilea aritu da murala margotzen. Pasai San Pedroko artista horrek sortutako diseinua plasmatu du eraikineko fatxadan.

Getariako Udalak bideratutako diru partida bat erabili dute murala egiteko. Getariako alkate Haritz Alberdik azaldu duenez, ez da Getarian egindako mural bakarra, eta Haitze kalean Aaron Diego artistak egindako Amona jarri zuen horren adibide bezala. Herriko kaleetan arteak lekua izatearen alde agertu da Alberdi, eta, mural berri horren kasuan, gogoratu du eraikineko bizilagunak eskaini zutela fatxada horma irudirako harrizko mihize izateko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide