Jolasean dabiltza getariarrak, jaietarako motorrak berotzen

Intza Trula 2026ko abuztuaren 1a

Haur gazte zein heldu ugari ari da V. Herri Ginkanan parte hartzen. Taldetan banatuta, jolas ugari egiten ari dira uretan zein lehorrean.

Salbatore jaietarako beroketa lanetan hasi dira gaur getariarrak, V. Herri Ginkanarekin. Eguraldi bikaina lagun dutela, haur, gazte zein heldu ugari ari dira mota guztietako jolasetan parte hartzen. Lehiakortasuna baino, lagunarteko giro ona ari da izaten nagusi.

15:00 aldera jaso dituzte parte hartzaileek antolatzaileen azalpenak, eta, jarraian, taldeetan banatuta, ekin diote ginkanari. Uretan zein lehorrean ari dira jolasean; besteak beste, zaku karreran, patinete lasterketan, futbolean, eskubaloian, dantzan eta abesten ari dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide